2022-06-17

ANDUTZ MENDIRA IRTEERA ETA UR FESTA(2022-06-18)

GO                 ANDUTZ MENDIRA ETA UR FESTA

Ekainaren 16an LH 1 eta 2-ko ikasleok  Andutz mendira joan ginen goizean. Bidean, elur zuloa ikusi genuen eta Andutzeko gurutzera igo ginenean, hamaiketakoa jan genuen. Indarrak hartu ondoren, bertatik ikusten zenarekin ikasle bakoitzak marrazkia egin zuen. Bazkal ordurako behera jaitsi ginen eta mendi irteerako berotasunak kentzeko arratsaldez ur festa izan genuen.

Egun zoragarria egin zuen eta primeran pasatu genuen!!!








2022-05-18

OIASSO MUSEOA (2022-05-18)

                            OIASSO MUSEOA

Maiatzaren 18an, Oiasso museora irteera izan dugu Itziarko lh1. mailako ikasleok Debako ikasleekin batera. 

Erromatarrei buruz gehiago ikasteko asmoz,  museoan bi ekintza egin ditugu. Lehenengo museoa ikusi eta gero tailer bat izan dugu. Museoko jarduerak burutu ditugunean, bazkal ordua zenez, parkera joan gara eta bertan bazkaldu dugu.

Bero galanta egin arren,  primeran pasatu dugu!!!









2022-03-09

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an,  Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza berezi egin genituen. 

Aurreko ostiralean, bakoitzak bere kamiseta margotu zuen. Hortaz aparte, hormirudia handi bat egin dugu eta  egun berean gurekin izan genuen, Itziarko alkatea den Arantza,   ikasleek aurrez prestatutako galderei erantzuteko prest. 







2022-03-02

INAUTERIAK 2022

                INAUTERIAK

Otsailaren 25ean inauteriak ospatu genituen. Aurten,  urmaela izan da gaia eta ikasleak bertan edo inguruan bizi diren  animali desberdinez mozorrotu ziren. LH 1-2 mailakoek "Tximeleta mendian"  abestia dantzatu zuten.

Primeran pasatu genuen!!!



ZIENTZIA ASTEA 2022


                          ZIENTZIA ASTEA

Otsailaren 11n, Emakume zientzialarien eguna ospatu genuen. Lehenengo, emakume zientzialari batzuren ikerkuntzaz aritu ginen hizketan eta ondoren beraien biografi txiki bat eginez hormirudi bat osatu genuen. Jarraian,  ikaleak bihurtu ziren ikertzaile eta elkarri experimentu desberdinak egin zizkieten. Lehenego gelakideen artean,  gero beste mailakoei eta handik astebetera HH-koei. 

Beraien experimentuez aparte Hanni irakasleak egindako experimentuz gozatzeko aukera izan genuen. 

Egun zoragarria pasatu genuen!!!



LEHEN GIZAKIAK


                   LEHEN GIZAKIAK

 Lehen mailako ikasleok lehen gizakiak landu ditugu eta amaiera emateko antzerki bat prestatu dugu. Emanaldia ikusteko LH2 maila  eta HH 4-5 urtekoak gonbidatu ditugu. 






2022-02-02

ARRIKRUTZ KOBAZULORA IRTEERA (2022-02-02)

ARRIKRUTZERA IRTEERA

Otsailaren 2an, Itziarko LH1 mailako ikasleek OƱatiko Arrikrutz kobazuloa ezagutzera joan dira. Bertan,  hainbat ekintza desberdin egin dituzte eta lantzen ari diren gai  gehiago sakontzeko balio izan die. Irteeraz gozatu dute eta primeran pasatu dute!!!


                             ARGAZKI GEHIAGO