2021-12-16

NAUTILIUS IRTEERA (2021-11-25)

 Azaroaren 25ean Mutrikuko Nautilius museoa ikusteko irteera izan genuen Itziarko LH-ko ikasleok. Bertan bi taldetan banatu gintuzten. Alde batetik LH 1-ekoak eta bestetik LH2-koak

 Talde batek, lehenengo tailer bat egin zuen eta gero Nautilius museoan fosilak ikusi eta beste taldeak alderantziz.

Eguraldiak ez bazigun lagundu asko ere, primeran pasatu genuen!!!


 
                                                                                 ARGAZKI GEHIAGO

2021-10-28

DENBORAREN MAKINA (2021-10-28)

Itziarko lehen mailako ikasleok "Denbora makina" egiten aritu gara azken bi astetan . Pozik jardun gara ekintza egiten eta prest gaude nonbaitera biadaiatxo bat egitera joateko! Funtzionatuko al du? Ez dakigu, baina egiten gozatu dugu!!!



               
                                                                                                              Argazki gehiago

2021-06-10

Itziarko LH2ko ikasleak , ekainaren 8an, Debako eskola ezagutzeko irteera izan genuen. Bertara oinez hurbildu ginen. Eskolara iritsi ginenean seigarren mailako bikote batek eskola erakutsi zigun. Ondoren, hamaiketakoa jan eta hondartzara joan ginen. Bazkalordua heldu zenean parkean bazkaldu eta gero bertan jolasten egon ginen autobusa etorri arte. 

Eguraldi  primerakoa izan genuen eta zoragarri pasatu genuen!!!    


 

                                  ARGAZKI GEHIAGO KLIKATU HEMEN


2021-06-03

EKOETXE URDAIBAI IRTEERA (2021-06-02)



Itziarko LH1-2 mailakook,  ekainaren 2an,  Busturian dagoen URDAIBAI EKOETXE-ra joan ginen.
Bertan, biodibertsitateri buruz hainbat gauza interesgarri ikasi genituen eta primeran pasatu genuen!!!




 
 

2021-03-24

ARRIKRUTZ

Martxoaren 12an,   ARRIKRUTZ-era joan ginen. Bertan, Lehen gizakien bizimodua nolakoa zen ikusteko aukera izan genuen. Egunean zehar,  hainbat ekintza burutu genituen. Ikasleak,  oso gustura aritu ziren eta  egindako ekintzetan gogotsu parte hartu  zuten  Errepikatzeko moduko irteera!!!


                                                                                               ARGAZKI GEHIAGO

DONIENE BASERRIRA IRTEERA (2021-03-02)

Martxoaren 2an, Doniene baserrira joan ginen garaiko produktuak ezagutzera. Bertan,  kanpoan eta negutegian hazitako barazkiak ikusi genituen.Ikasleek interesa erakutsi zuten bertakoek emandako azalpenetan. 




                                                                                                  Argazki gehiago

2021-03-23

BARATZEAN BILKETA ETA LANDAKETA

 Asko ez badugu jaso ere, urrian landatutako letxuga eta eskarolak bildu ditugu. Ondoren, denon artean banaketa egin dugu.

Martxoko eguraldi ona aprobetxatuz patata landatu dugu, ea kurtsoa bukatu orduko zerbait biltzeko aukera dugun.



                                                         


                                                                  Argazki gehiago

2021-02-25

Inauteriak 2021





Inauterietarako prestatutako dantza dugu hemen. Oso ondo pasa genuen dantzatzen. Kantu koloreren "Nire gorputza da" abestia dantzatu genuen. Bideoa ikusteko hemen azpian sakatu:

Sakatu hemen bideoa ikusteko


2021-02-22

Lehen gizakiak(2021-02-05)




1.mailako ikasleak Lehen Gizakien garaian murgildurik ibili gara. Beraien bizi modua nolakoa zen erakusteko antzerki bat egin dugu.




                                                                                                                                                         

ZIENTZIA TAILERRAK (2021-02-18)

 Otsailaren 18an Itziarren "Zientzia Tailerrak" burutu genituen. Ikasleak  adi  eta gustora aritu ziren, azalpenetan eta esperimentuak egiten.


                                                                       Argazki gehiago

                                           

2021-01-11

2 urtekoak ipuina kontatzen



2 urteko gelan ipuinak entzun, kontatu eta bizia ematea gogoko dugu. "Zaldi urdin bat margotu zuen artita"-ren ipuina dugu gaurkoan, ipuineko artiztaz gain, beste 10 artista ditugu bideoan kontalari lanetan. Agian ezaguna egingo zaizue aurpegiren bat... Ikusi-ikusi bideoa!