2022-03-09

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an,  Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza berezi egin genituen. 

Aurreko ostiralean, bakoitzak bere kamiseta margotu zuen. Hortaz aparte, hormirudia handi bat egin dugu eta  egun berean gurekin izan genuen, Itziarko alkatea den Arantza,   ikasleek aurrez prestatutako galderei erantzuteko prest. 







2022-03-02

INAUTERIAK 2022

                INAUTERIAK

Otsailaren 25ean inauteriak ospatu genituen. Aurten,  urmaela izan da gaia eta ikasleak bertan edo inguruan bizi diren  animali desberdinez mozorrotu ziren. LH 1-2 mailakoek "Tximeleta mendian"  abestia dantzatu zuten.

Primeran pasatu genuen!!!



ZIENTZIA ASTEA 2022


                          ZIENTZIA ASTEA

Otsailaren 11n, Emakume zientzialarien eguna ospatu genuen. Lehenengo, emakume zientzialari batzuren ikerkuntzaz aritu ginen hizketan eta ondoren beraien biografi txiki bat eginez hormirudi bat osatu genuen. Jarraian,  ikaleak bihurtu ziren ikertzaile eta elkarri experimentu desberdinak egin zizkieten. Lehenego gelakideen artean,  gero beste mailakoei eta handik astebetera HH-koei. 

Beraien experimentuez aparte Hanni irakasleak egindako experimentuz gozatzeko aukera izan genuen. 

Egun zoragarria pasatu genuen!!!



LEHEN GIZAKIAK


                   LEHEN GIZAKIAK

 Lehen mailako ikasleok lehen gizakiak landu ditugu eta amaiera emateko antzerki bat prestatu dugu. Emanaldia ikusteko LH2 maila  eta HH 4-5 urtekoak gonbidatu ditugu.