2021-10-28
DENBORAREN MAKINA (2021-10-28)
2021-06-10
Itziarko LH2ko ikasleak , ekainaren 8an, Debako eskola ezagutzeko irteera izan genuen. Bertara oinez hurbildu ginen. Eskolara iritsi ginenean seigarren mailako bikote batek eskola erakutsi zigun. Ondoren, hamaiketakoa jan eta hondartzara joan ginen. Bazkalordua heldu zenean parkean bazkaldu eta gero bertan jolasten egon ginen autobusa etorri arte.
Eguraldi primerakoa izan genuen eta zoragarri pasatu genuen!!!
2021-06-03
EKOETXE URDAIBAI IRTEERA (2021-06-02)
2021-03-24
ARRIKRUTZ
Martxoaren 12an, ARRIKRUTZ-era joan ginen. Bertan, Lehen gizakien bizimodua nolakoa zen ikusteko aukera izan genuen. Egunean zehar, hainbat ekintza burutu genituen. Ikasleak, oso gustura aritu ziren eta egindako ekintzetan gogotsu parte hartu zuten Errepikatzeko moduko irteera!!!
ARGAZKI GEHIAGO
DONIENE BASERRIRA IRTEERA (2021-03-02)
Martxoaren 2an, Doniene baserrira joan ginen garaiko produktuak ezagutzera. Bertan, kanpoan eta negutegian hazitako barazkiak ikusi genituen.Ikasleek interesa erakutsi zuten bertakoek emandako azalpenetan.
2021-03-23
BARATZEAN BILKETA ETA LANDAKETA
Asko ez badugu jaso ere, urrian landatutako letxuga eta eskarolak bildu ditugu. Ondoren, denon artean banaketa egin dugu.
Martxoko eguraldi ona aprobetxatuz patata landatu dugu, ea kurtsoa bukatu orduko zerbait biltzeko aukera dugun.
Argazki gehiago
2021-02-25
Inauteriak 2021
Inauterietarako prestatutako dantza dugu hemen. Oso ondo pasa genuen dantzatzen. Kantu koloreren "Nire gorputza da" abestia dantzatu genuen. Bideoa ikusteko hemen azpian sakatu: