2022-02-02

BURUHANDIAK ITZIARREN (2022-01-28)

BURUHANDIAK    ITZIARREN

Urtarrilaren 28an, Itziarko ikaleek, aspaldian egoera dela eta ikusi gabe izan dituzten buruhandiez gozatzeko aukera izan zuten.



 

                                                                                            ARGAZKI GEHIAGO 



2021-12-16

NAUTILIUS IRTEERA (2021-11-25)

 Azaroaren 25ean Mutrikuko Nautilius museoa ikusteko irteera izan genuen Itziarko LH-ko ikasleok. Bertan bi taldetan banatu gintuzten. Alde batetik LH 1-ekoak eta bestetik LH2-koak

 Talde batek, lehenengo tailer bat egin zuen eta gero Nautilius museoan fosilak ikusi eta beste taldeak alderantziz.

Eguraldiak ez bazigun lagundu asko ere, primeran pasatu genuen!!!


 
                                                                                 ARGAZKI GEHIAGO

2021-10-28

DENBORAREN MAKINA (2021-10-28)

Itziarko lehen mailako ikasleok "Denbora makina" egiten aritu gara azken bi astetan . Pozik jardun gara ekintza egiten eta prest gaude nonbaitera biadaiatxo bat egitera joateko! Funtzionatuko al du? Ez dakigu, baina egiten gozatu dugu!!!



               
                                                                                                              Argazki gehiago

2021-06-10

Itziarko LH2ko ikasleak , ekainaren 8an, Debako eskola ezagutzeko irteera izan genuen. Bertara oinez hurbildu ginen. Eskolara iritsi ginenean seigarren mailako bikote batek eskola erakutsi zigun. Ondoren, hamaiketakoa jan eta hondartzara joan ginen. Bazkalordua heldu zenean parkean bazkaldu eta gero bertan jolasten egon ginen autobusa etorri arte. 

Eguraldi  primerakoa izan genuen eta zoragarri pasatu genuen!!!    


 

                                  ARGAZKI GEHIAGO KLIKATU HEMEN


2021-06-03

EKOETXE URDAIBAI IRTEERA (2021-06-02)



Itziarko LH1-2 mailakook,  ekainaren 2an,  Busturian dagoen URDAIBAI EKOETXE-ra joan ginen.
Bertan, biodibertsitateri buruz hainbat gauza interesgarri ikasi genituen eta primeran pasatu genuen!!!




 
 

2021-03-24

ARRIKRUTZ

Martxoaren 12an,   ARRIKRUTZ-era joan ginen. Bertan, Lehen gizakien bizimodua nolakoa zen ikusteko aukera izan genuen. Egunean zehar,  hainbat ekintza burutu genituen. Ikasleak,  oso gustura aritu ziren eta  egindako ekintzetan gogotsu parte hartu  zuten  Errepikatzeko moduko irteera!!!


                                                                                               ARGAZKI GEHIAGO

DONIENE BASERRIRA IRTEERA (2021-03-02)

Martxoaren 2an, Doniene baserrira joan ginen garaiko produktuak ezagutzera. Bertan,  kanpoan eta negutegian hazitako barazkiak ikusi genituen.Ikasleek interesa erakutsi zuten bertakoek emandako azalpenetan. 




                                                                                                  Argazki gehiago